Sarrera
Bisitari edota lagun, ondo etorria! Nire irakasleetako batek esan ohi eban gauzak birritan baino ez dirala egin behar; behin pentsatuta, gauzatuz. Hauxe da ITG… pentsamenduz gazte dan talde batek behin amestu eta gauzatzen doan errealitatea. Garrantzitsuena barriz, ez da nortzuk garean, zer egiten dogun baino. Web gune honetan gure egitasmoetara loturak aurkituko dozuz. Behin bisita eginda, ziur nago zelangoak garen hobeto jakingo dozuna. Gure alkartearen izen osoaren eragile leialak izatea espero dogu, hain zuzen ere, “Pertsonen Garapenerako Ikerketa Ta Garapen”-aren eragileak. Itzarrik amestera gonbidatzen zaitugu!
ITG taldea
Helburuak
Gure estatutuetan egunero betetzen saiatzen garen helburuak agertzen dira. Horra hor jarraibide nagusiak:
- Gazte eta helduen pentsamendu arduratsua sustatzea; gizarte-gai, kultura, ekonomia, politika eta moralari buruz.
- Euskal kultura eta euskera sustatzea.
- Hezkuntza maila igotzen laguntzea, maila guztietan.
- Pertsona orori Informazio Gizartera heltzen laguntzea.
- Prestakuntza jarduerak garatzea; gazteri, adineko eta gizarteratze eta laneratze zailtasunak daukazanen ingurukoak bereziki.
- Lan prestakuntzarako, laneratzeko eta bergizarteratzeko ekintzak garatu.
- Kultur, gizarte eta osasun zentro eta zerbitzuen kudeaketa sozial eta ekonomikoa sustatu.
- Arreta, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak garatu.